XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina, kasu praktikoetan, bi faseen barnean irabiatze gogorra dagoenez gero, difusio-prozesua inter fasearen inguruetan dagoen zona batean kokatzen da.

Honegatik, bi geruza likido geldikorrek, bata fase akuosoan eta bigarrena fase organikoan difusio-prozesua kontrolatzen dute.

Geruza geldikor hauen lodierak, erauzgailuaren barnean dauden ezaugarri hidrodinamikoez dependatzen du.

Soilik, ezaugarri hidrodinamikoek, geruzaren lodiera zero den suposatzea permititzen duten kasuetan difusioak ez du eraginik erauzketa-prozesuaren abiaduran.

Beste aldetik erreakzio kimikoa arintsua den kasuetan, aurreko difusio-pelikuletan (geruza geldikorrak) gertatzen diren fenomenoek erauzketa-abiadura kontrolatzen dute; kasu honetan erauzketa erregimen difusionalean gertatzen dela esaten da.

Bigarren kasuan, difusio-fenomenoak instantekoak kontsidera daitezkenean, erreakzio kimikoz konparatuz, erauzketa erregimen zinetikoan gertatzen da.

Kasu honetan dauden espezie kimikoen erreakzio-abiadura ezagutu behar da, erauzketaren zinetika deskriba dadin.

Hemen erauzketaren zinetika, zinetika kimikoa bezala azter daiteke.

Baina, kasu praktiko gehienetan aurreko bi puntako fenomenoak bereiztea oso zaila da.

Nahiz eta kriterio batzuk proposatuak izan (9-12), beraien aplikazioa oso konplexua da, zalantzagarritasun batzu sorteraziz.

Estudio esperimental batzuetan bi kasuen nahaste bat gertatzen da.

Kasu honetan erauzketa-zinetika aztertzeko, difusioa eta zinetika kimikoa deskribatzen duten ekuazio diferentzialak batera erabaki behar dira.

Nahaste erregimena materi-transferentzia eta erreakzio kimiko astirotsua daukan kasu bat bezala deskriba daiteke.

Hemen difusioaren abiadura eta erreakzio kimikoaren abiadura ezin dira mesprezatu.

Beste aldetik, kontutan hartu behar da, oso zaila dela erauzketa-erregimena zehaztea erauzketa-abiadura konposizio kimikoz edoeta kontzentrazioa denboraz koerlazionatzen duten datu esperimentalekin.

Erauzketa-erregimena zehazteko bilakatutako irizpidek

Hiru dira bilakatu diren irizpide inportanteenak: 1. Estrakzio-abiaduraren bi faseetako irabiatzean dependentzia.

2. Bero-transmisioaren eta materi transferentziaren koefizienteen konparaketa.

3. Aktibazio-energiaren ebaluazioa.

Halere, 2. eta 3. irizpidek oso gutxi erabili izan dira erregimena zehazteko.

2. irizpidearen arabera, bi koefizienteek faseen irabiatze-abiaduraz dependentzia berdina daukatenean, erauzketa-erregimen difusionala gertatzen da.

Metodo honen zailtasun nagusiak hauexek dira: lehen eta behin bero-transmisioaren koefizienteen neurketak oso zailak direla eta bigarrenean sistema multikonponente batzutan oso zaila dela interesatzen zaizkigun espezieen B. T. koefizienteak beste espezie kimikoetatikoak bereiztea.

Zailtasun berdinak aplika dakizkioke 3. irizpideari.